XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURREPRODUKZIOA

Orain, taldeka (launaka), ikastunitate hasierako Ai ama, Sagardosol!!! antzezlana edo esketxa amaitu behar duzue.

Testuak hiru ekitaldi nagusi ditu: aurreneko biak eginak daude, eta hirugarrena zuek asmatu behar duzue.

Zuen txanda da, eta egin beharrekoa nahiko erraza izango da hurrengo oharrak jarraitzen badituzue.

Gogoratu talde bakoitzak hirugarren ekitaldiaren gidoia asmatu eta antzeztu behar duela denen aurrean (hirugarren ekitaldia bakarrik).

Kontrol zerrenda

AURKEZPENA

- A4 neurriko orri batean egin gidoia, eta marjinak utzi goian, behean eta ezker-eskuinetan, irakasleari zuzentzeko eman aurretik.

- Gidoian pertsonaien elkarrizketak eta akotazioak idatzi. Akotazioetan, zehaztu gero beharrezkoa izango den guztia (jantziak, argiak, dekoratuak, nondik sartu eta atera, keinuak...).

- Pertsonaia bakoitzaren txanda adierazteko, izena maiuskulaz eta bi puntuz markatu esaldiaren hasieran (Zuriñe:). Beste pertsonaia bat hizketan hasten denean, puntu eta aparte idatzi, hurrengo lerroan.

- Letra ulergarria egin eta arkatzez ez idatzi.

- Banatu pertsonaiak taldean. Kontuan hartu partaide bakoitzaren ezaugarriak.

- Zehaztu bakoitza zertaz arduratuko den (bat dekoratuez, beste bat jantziez...).

TESTUA

- Esketxaren hirugarren ekitaldia idatzi bakarrik. Beste biak liburuan dauzkazue.

- Gidoiak atal batzuk eduki behar ditu:

- Zehaztu espazioa eta denbora. Pentsatu nola adierazi aldaketak (argiak, dekoratuak, jantziak...).

- Hasi aurretik, egin pertsonaien fitxak (ezaugarriak, antzezlanean duten papera...).

- Beharrezkoa denean, idatzi akotazioak.

- Taldekide guztiok hartu behar duzue parte, berdin lan eginez.

- Ez luzatu gehiegi; pentsatu aurretik beste bi ekitaldi daudela.

- Erabili ikastunitatean ikasitakoa:

- Funtzioak: beldurra, poza, kezka...

- Aurkaritzak: baina, ordea, aldiz, berriz.

- Emendiozkoak: baita...ere, ezta ... ere, ere bai...

- NOR- NORK adizkiak.

ANTZEZLANA

- Kontuan hartu ikastunitatean landu dena: intonazioa, tinbrea, erritmoa, ozentasuna.

- Ahoskatzerakoan ez ahaztu erregela fonetikoak:

- Antzeztu aurretik entseiuak egin.

- Akotazioetan idatzi duzuenari jarraitu.

- Ez ahaztu agertokiko arau garrantzitsuak:

- - Ez eman bizkarra jendeari, ozenki hitz egin, ondo ahoskatu, keinu egokiak egin...

- Taldeko bati bere papera ahazten bazaio, lagundu testua esanez edo inprobisatuz.